XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Latinak jatorriz bokal artean bi -ss- izan arren, euskaraz bat idaztea hobesten da; hala nola, asimilazio, disimilazio.

2. Latinez -sc- (grekoz -sk-) multzoa -i edo -e bokalen aurrean gertatzen denean, euskaraz -sz- idaztea onartzen da, eta hitzaren hasiera baldin bada, e- protetikoa hartuko du; hala nola, aszetika, eszeptiko.

Baina euskaraz tradizio zaharretik datozkigunek -z- eraman dezakete; hala nola, dizipulu, diziplina, eta berriagoetan zientzia, ziatika.

3. Latinez -sch- (grekoz - skh-) multzoa -i edo -e bokalen aurrean gerta badadi, euskaraz -sk-; hala nola, eskema, eskizofrenia.

Halaz ere hitz zaharretan ohiturari jarraituko zaio; hala nola, zisma / xisma eta honetarik datorren zismatiko / xismatiko.